Zarauzko Mantisa taldea Plethora disko berria aurkezten arida kontzertu bira batean. Zarauzko (Gipuzkoa) eta Iruñeko kontzertuak eman ondoren, gaur Gasteizen aurkeztuko dute haien azken lana. Parral tabernan kontzertu bat eskainiko dute, 20:30ean.
Mantisa taldea lau lagunek sortu zuten, 2004an. Lehen maketa grabatu eta kontzertu ugari eman ondoren, 2008an taldeautzi zuten laukotea osatzen zutenetako bik. Taldera beste bi musikari elkartu ziren orduan, eta 2010ean lehen diskoa atera zuten Iosu Gonzalezek —ahotsa eta gitarra—, Ganix Illarramendik —ahotsa eta gitarra—, Iñigo Azkuek —baxua— eta Iñaki Castrok —bateria—.
Aurtengo apirilean kaleratu zuten bigarren diskoa: Plethora. Hamar kantuk osatzen dute lan berria, eta, musikari erreparatuz gero, rock eta punk rock doinuetatik aldendu dira apur bat. Hitzei dagokienez, gizakien sentimenduak aipatzen dituzte Mantisako kideek: beldurrari aurre egiteko egoerak, iraganeko oroipenak, eta gizartean gori-gorian dauden gaiak. Ia urte eta erdi igaro dute kantuak konposatzen. Diskoa Zarauzko Noisestudioan grabatu eta nahastu dute Iosu Gonzalezen gidaritzapean. Masterizazioa, berriz, AEBetan egin dute oraingoan, San Frantziskoko Mr Toad's estudioan.
MANTISA
Non. Gasteizko Parral tabernan.
Noiz. 20:30ean.
'Plethora' lanaren aurkezpena
Zarauzko Mantisa taldeak bigarren diskoa aurkeztuko du gaur Gasteizko Parral tabernan, 20:30ean

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu