«Naturak berak sortzen dituerrezetak. Nik ez dut pentsatu beharrik jatetxean zer errezeta berri egin, sasoi bakoitzak agintzen baitu zer egin. Baratzeak, momentuak eta sasoiak», azaldu zuen atzo Roberto Ruiz sukaldariak Sasoian sasoiko sukaldaritza liburuaren aurkezpenean. Euskarazko lehen sukaldaritza bildumaren seigarren liburuada.
Izan ere, sasoiko produktuak ezagutzea oso garrantzitsua da menuak osatzeko orduan, eta horretarako ez dago zer hoberik azokara joatea baino, Roberto Ruizen arabera.
Produktu horiek ezagutzeko lagungarri izan nahi du Ttarttalok eta BERRIAk, Fagorren laguntzarekin, argitaratutako liburuak. Josema Azpeitia da liburuaren egilea. Hilabetez hilabete, produktuen azalpena ematen du. Gainera, produktu horiekin egiteko errezetak ere azaltzen ditu, adibidez, abenduan ostra gainerreak eta arroza eta txirlak saltsan berdean proposatzen ditu. Errezetak izen handiko sukaldariek egin dituzte, esaterako, Juan Mari Arzakek, Pedro Subijanak eta Roberto Ruizek berak. BERRIAren harpidedunek eta irakurleek erdi prezioan eskuratu dezakete liburua—12 euro— telefono honetara deituta: (0034) 943-30 43 45.
Sasoiko produktuak ezagutzearen garrantzia
BERRIAren harpidedun eta erosleek erdi prezioan eros dezakete 'Sasoian sasoiko sukaldaritza' liburua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu