Txakomic jaialdia

Txakolina eta komikia uztartuko ditu Txakomic jaialdiak, bigarren urtez

Apirilaren 2an eta 3an, Leioako Mendibile jauregian egingo dituzte jarduerak, eta, apirilaren 9an eta 10ean, Bakioko Txakolingunean.

Asier Sanz ilustratzilea marrazten, gaur goizean, Txakomic jaialdiaren aurkezpenean, Blbon. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
amaia igartua aristondo
2022ko martxoaren 16a
13:20
Entzun

2021ean hasitako bideari jarraipena emango diote: Txakomic jaialdiak bigarren aldia izango du, iazkoak izandako harrera «arrakastatsua» dela eta. Txakolin dastaketak eta euskal komikiarekin lotutako jarduerak uztartzen ditu hala nola Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako festibalak, eta aurten hamar ekintza egingo dituzte Bizkaiko bi tokitan: apirilaren 2an eta 3an, Leioako Mendibile jauregian, eta, apirilaren 9an eta 10ean, Bakioko Txakolingunean.

Haurrentzako eta helduentzako jarduerak jasotzen ditu egitarauak. Apirilaren 2an, larunbata, Nagore Txintxurreta diseinatzaile eta ilustratzaileak superheroi mozorroa diseinatzen irakatsiko die 4 eta 12 urte bitarteko haurrei, 12:30ean. Ordu berean, helduek parte hartu ahal izango dute Zure txakolina, zure etiketa ikuskizunean: Ales Rueda sommelierrak txakolinen inguruko xehetasunak emango ditu dastaketa batean, eta, aldi berean, Inkoherente goitizena duen ilustratzaileak etiketa pertsonalizatua diseinatuko du. 19:30ean, Masiompa taldeak kontzertua emango du, Higinia Garai artistak zuzenean marraztu bitartean.

Igandean, apirilak 3, sormen baso bat sortuko dute haurrek, Detalleres taldearen gidaritzapean, 12:30ean. Ordu berean, Iñaki Suarez sommelierrak gidatutako dastaketan, Asisko ilustratzailea ariko da marrazten.

Bakioko eskaintza

Apirilaren 9an, 12:30ean, haurrek euskal mitologiako elementuak margotuko dituzte Txakolinguneko leihoetan. Ordu bereko dastaketan, Nere Sikera sommelierra eta Rober Garai marrazkilaria ariko dira. 19:00etan, gaion inguruko film laburrak emango dituzte.

Apirilaren 10ean, Nagore Txintxurretak umeentzako beste ikastaro bat emango du, 12:30ean, eta, ordu berean, sukaldaritza eta komikia uztartuko dituzte Elena Uriguen sukaldariak eta Asier Sanz ilustratzaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.