Jolasean grabaturiko disko jaioberria besapean, kontzertu jostagarri batekin esango dio agur urteari Pettik eta Xabik osaturiko izatezko bikoteak Donostian.
Urtea kontzertu ugari elkarrekin ematen pasa dute biek, formula erraz bati jarraiki: formatu akustikoan, baina bizitasun eta indar handiz, gustuko dituzten kantariek abestiak jorratu dituzte.
Rhythm & bluesaren eta rockaren klasiko ezagun eta beste harribitxi ezezagun ekartzen dituzte gogora; besteak beste, Ray Charlesen I Got a Woman, eta Andre Williams alproja dibertigarriaren piezak. Bikotea osatzeko helburua argi izan dute hasieratik: elkarrekin ondo pasatzea, eta asmo hori entzuleei helaraztea lortu nahi dute zuzenekoetan ere.
Buenavista (Donostia) auzoan zegoen entsegu gunean sorturiko mugimenduko buruetako bat izan zen Xabi, Señor No taldeko abeslari eta gitarra jotzailea. La Perrera taldean aritu zen horren aurretik. Pettik, ordea, blus, folk eta rock bakarlaritzat aurkeztu du bere burua. Halere, beti saiatu da beste musikari batzuekin lan egiten, besteak beste, Barrence Whitfield, Anari, Txuma Murugarren, Rafa Rueda eta Terry Lee Halerekin. Bi musikari, taberna batean, urte berri dibertigarri bat kantuz eskatzen.
PETTI ETA XABI NO
Noiz. Gaur, 01:00.
Non. Le Bukowski MusikaKlubean, Egian (Donostia).
Xabi eta Petti, bikote musikala
Blues eta rock emanaldi akustiko biziarekin kaixo esango diote urte berriari, Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu