Emakume baten gorpua aurkitu zuten joan den astean Barakaldon (Bizkaia), eta, Ertzaintzak gaur jakinarazi duenez, ikerketa bat abiatu dute haren heriotzaren nondik norakoak argitzeko; izan ere, «kriminalitate zantzuak» aurkitu dituzte haren gorpuan.
Joan den asteazkenean, hilaren 16an, aurkitu zuten 54 urteko emakumearen gorpua, Barakaldoko bere etxean. Ertzaintzaren arabera, suhiltzaileek ireki behar izan zuten haren etxebizitzako atea, senideek ez baitzuten nola sartu.