Emakume baten gorpua aurkitu dute Barakaldon, eta ikerketa bat abiatu dute

Ertzaintzak gaur jakinarazi duenez, «kriminalitate zantzuak» aurkitu dituzte emakumearen gorpuan.

Ertzaintzako hiru agente, Barakaldon, artxiboko irudi batean. LUIS TEJIDO / EFE
Ertzaintzako hiru agente, Barakaldon, artxiboko irudi batean. LUIS TEJIDO / EFE
maddi iztueta olano
2026ko irailaren 21a
14:02
Entzun 00:00:00 00:00:00

Emakume baten gorpua aurkitu zuten joan den astean Barakaldon (Bizkaia), eta Ertzaintzak gaur jakinarazi duenez, ikerketa bat abiatu dute haren heriotzaren nondik norakoak argitzeko; izan ere, «kriminalitate zantzuak» aurkitu dituzte haren gorpuan. 

Joan den asteazkenean, hilaren 16an, aurkitu zuten 54 urteko emakumearen gorpua, Barakaldoko bere etxean. Ertzaintzaren arabera, suhiltzaileek ireki behar izan zuten haren etxebizitzako atea, senideek ez baitzuten nola sartu. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA