Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizean Getxon (Bizkaia), zenbait adingaberen kontra sexu askatasunaren aurkako delitua egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lau salaketa jarri zituzten asteazken arratsaldean ustezko delitu horien berri emateko.
Salaketak jaso ondoren, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, salatutako gertaeren egilea identifikatzeko. Ikerketaren ondorioz, gizon bat atxilotu dute gaur. Ertzaintzaren arabera, gizonak ez du aurrekaririk. Poliziak ikerketa zabalik du oraindik, biktima gehiago ba ote diren argitzeko.

