Gizon bat atxilotu dute Getxon, zenbait adingaberi sexu erasoak egin izana egotzita

Atzo lau salaketa jarri zituzten Ertzaintzaren komisarian, eta ikerketa zabalik dago biktima gehiago ote dauden argitzeko.

Sexu eraso baten aurkako elkarretaratze bat, artxiboko argazki batean. JON URBE / FOKU
Sexu eraso baten aurkako elkarretaratze bat, artxiboko argazki batean. JON URBE / FOKU
edurne begiristain
2026ko urriaren 29a
14:04
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizean Getxon (Bizkaia), zenbait adingaberen kontra sexu askatasunaren aurkako delitua egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lau salaketa jarri zituzten asteazken arratsaldean ustezko delitu horien berri emateko.

Salaketak jaso ondoren, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, salatutako gertaeren egilea identifikatzeko. Ikerketaren ondorioz, gizon bat atxilotu dute gaur. Ertzaintzaren arabera, gizonak ez du aurrekaririk. Poliziak ikerketa zabalik du oraindik, biktima gehiago ba ote diren argitzeko.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA