Gizon bat hil da gaur goizean Erandion (Bizkaia). Astrabudua auzoko metro geltokiaren inguruetan hil da, tren batek harrapatuta. 06:30ean izan da ezbeharra. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturrien arabera, antza, hildako gizona trenbidetik oinez zihoan; trenak harrapatu egin du, eta kolpearen ondorioz hil da.
Hori dela eta, protokoloari jarraituz, Bilboko metroak bi orduz eten du San Ignazio eta Aiboa geltokien arteko zerbitzua, eta 08:30ean berrezarri du.