Gizon bat hil da gaur goizean Erandion (Bizkaia). Astrabudua auzoko metro geltokiaren inguruetan hil da, tren batek harrapatuta. 06:30ean izan da ezbeharra. Segurtasun saileko iturrien arabera, antza, hildako gizona trenbidetik ibiltzen ari zen; trenak harrapatu egin du, eta kolpearen eta zaurien ondorioz hil egin da.
Hori dela eta, protokoloari jarraituz, Bilboko metroak bi orduz eten du San Ignazio eta Aiboa geltokien arteko zerbitzua, eta 08:30ean berrezarri du.