Sei urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, adingabe bati sexu eraso bat egiteagatik

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak jakinarazi duenez, gizonak 18 urte zituen 14 urteko biktima sexu harremanak izatera behartu zuenean.

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, Iruñean, artxiboko irudi batean. JESUS DIGES / EFE
Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, Iruñean, artxiboko irudi batean. JESUS DIGES / EFE
maddi iztueta olano
2026ko azaroaren 24a
16:11
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak sei urteko kartzela zigorra ezarri dio gizon bati, 18 urte zituela adingabe bat sexu harremanak izatera behartzeagatik. Auzitegiaren arabera, biktimak 14 urte zituela egin zion eraso gizonak.

Sare sozialen bidez ezagutu zuten elkar, eta bi aldiz elkartu ziren. Horietako batean, 2024ko urtarrilean, hondartza batean egin zuten topo, eta, gerora, kale bazter batean gizonak sarketarik gabeko sexu harremanak izatera behartu zuen biktima, hark behin baino gehiagotan gelditu zedila eskatu arren. 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA