Bizkaiko Probintzia Auzitegiak sei urteko kartzela zigorra ezarri dio gizon bati, 18 urte zituela adingabe bat sexu harremanak izatera behartzeagatik. Auzitegiaren arabera, biktimak 14 urte zituela egin zion eraso gizonak.
Sare sozialen bidez ezagutu zuten elkar, eta bi aldiz elkartu ziren. Horietako batean, 2024ko urtarrilean, hondartza batean egin zuten topo, eta, gerora, kale bazter batean gizonak sarketarik gabeko sexu harremanak izatera behartu zuen biktima, hark behin baino gehiagotan gelditu zedila eskatu arren.

