Sute bat piztu da goizaldean, 04:30 inguruan, hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa batean Zierbenan (Bizkaia), Bilboko portuan, eta pabiloia kiskali egin da. Ez da zauriturik izan.
Bizkaiko suhiltzaileak pabiloira bertaratu dira goizaldean, eta sua itzali dute. Oraingoz ez dakite zergatik piztu den sutea.