Sute bat gertatu da bart 4:30ak inguruan hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa batean Zierbenan (Bizkaia), Bilboko Portuan, eta pabiloia kiskali egin da. Ez da zauriturik izan suteagatik.
Sutea piztuta dago oraindik. Bizkaiko suhiltzaileak pabiloira bertaratu dira goizaldean, eta sua itzaltzen jarraitzen dute. Oraingoz ez dakite zergatik piztu den sutea.