Zornotza Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak enpresen beharrei erantzuteko goi mailako prestakuntza ematen du. Ondorioz, prestakuntza burutu ondoren, ikasle gehienek lana aurkitzen dute. Hainbat arlo profesionaletako erdi eta goi mailako zikloak, C graduak eta enplegurako prestakuntza egin daiteke Zornotza Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan.
Erdi mailako zikloak hauek dira: Merkataritza jarduerak, Erizaintzako zaintza osagarriak, Mantentze lan elektromekanikoa, Soldadura eta galdaragintza eta Mikroinformatika sistemak eta sareak. Goi mailako zikloak, berriz: Metal eraikuntzak, Web aplikazioen garapena, Plataforma anitzeko aplikazioen garapena, Mekatronika industriala eta Garraioa eta logistika.
Horrez gain, Zornotza Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan enplegurako prestakuntza egin daiteke, langabeentzako eta lanean ari direnentzako ikastaroak.
C graduak egiteko aukera
C graduak, Lanbide Heziketako tituluak lortzeko bide berria, martxan dute Zornotza Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan. C gradua eskaintza partziala eta metagarria da, eta hainbat lanbide moduluk osatzen dute. Modulu horiek garrantzi handia dute lan merkatuan, eta ziurtagiri profesional bat lortzea dute helburu. Hori lortzeko, eskaintza honetan kontuan hartzen diren lanbide modulu guztiak osatu behar dira.
C graduko ikasketek izaera duala dute, eta enpresako prestakuntza aldi bat hartzen dute barnean. Aldi horrek iraupen desberdinak izan ditzake eta curriculumean aurreikusitako ikaskuntzaren emaitzak osatzera eta indartzera bideratutako jarduera multzo bat garatuko da.
Egindako prestakuntzarekin bat datorren lan esperientzia —gutxienez sei hilabetekoa— egiaztatzen dutenak salbuetsita geratuko dira.
Hodien, eraikuntzen eta metal-arotzeriaren fabrikazioa eta Sistema mekanikoen mantentzea dira Zornotza LHII ikastetxean 2026-2027ko ikasturtean egin ahal izango diren bi C graduko ikasketak.
Argibide gehiago lor daitezke 94-673 02 51 telefono zenbakira deituta edota mezu bat bidalita info@fpzornotzalh.eus helbide elektronikora.