Fraisoro Eskola

Fraisoro Eskola: lehen sektorearen etorkizuna lantzen

Fraisoro Eskolak lehen sektoreari lotutako prestakuntza zabal eta espezializatua du eskaintzen du, nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan, natura ingurunearen kudeaketan, elikagaien eraldaketan, eta lorezaintzan eta loregintzan, D ereduan.

Fraisoro Eskola
Nekazaritza-Abeltzaintza erdi mailako zikloko ikasleak irteera batean. FRAISORO ESKOLA
2026ko maiatzaren 3a
05:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Zizurkilgo (Gipuzkoa) Fraisoro Eskola Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Publikoa da, lurrarekin eta ingurunearekin estu lotutako hezkuntza proiektua. Ikasleak jasangarritasunaren, teknologia berrien eta ikaskuntza praktikoaren arloetan prestatzeko konpromisoa hartzen du, gizartean gero eta garrantzitsuagoak baitira, eta horren emaitza da ikastetxeko ikasleen prestakuntza maila handia. Izan ere, gaur egun lehen sektorean lan eskaintza handia dago, eta profil espezializatuak falta dira. 

Alde horretatik, Fraisoro Eskolak prestakuntza arautua eskaintzen du, ikuspegi teorikoa eta praktikoa uztartuz, eta ondorengo espezializaziorako bidea ere errazten du. Hasierako Lanbide Heziketa (Nekazaritza-Abeltzaintza), erdi mailako zikloak (Nekazaritza-Abeltzaintza, Lorezaintza-Loregintza eta Elikagaien industriaren barruan dagoen Elikagaien Eraldaketa), goi mailako zikloak (Basoa eta Natura ingurunea, eta Abeltzaintzako eta Abere Osasuneko laguntzailea), espezializazioa (Loradendak eta Lore artea) eta oinarrizko basogintzari lotutako C gradu bat dira datorren urtean Fraisoro Eskolan emango diren zikloak. Eskaintzaren barruan nabarmentzekoa da abeltzaintzako eta abere-osasunari laguntzeko goi mailako teknikariaren ziklo berria, Euskal Autonomia Erkidegoan bakarra izango baita. Fraisorok eskaintza integrala du. Oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak eskaintzen ditu, eta sektorearen beharretara egokitutako prestakuntza osagarria ere bai: profesionaltasun ziurtagiriak, langileentzako etengabeko prestakuntza, langabetuentzako ikastaroak eta enpresentzako barne prestakuntza, besteak beste. 

Fraisoro Eskola
Loradenden eta lore artearen espezializazioko ikasleak. FRAISORO ESKOLA

Lanbide Heziketa duala: ikasi eta lan egin

Eredu dualak garrantzi handia du: lehen mailako ikasleek hamasei eguneko praktikak egiten dituzte enpresetan, eta bigarren mailakoek, azken hiru hilabeteak igarotzen dituzte enpresetan. Horrela, lan munduarekin harreman zuzena izaten dute hasieratik. 

Gainera, ikasleek aukera dute Erasmus Plus beken bidez atzerrian praktikak egiteko. Baldintzak betez gero, Lanbide Heziketa Dual intentsiboa ere egin dezakete, ikasketak eta lana uztartuz, kontratu edo beka baten bidez. 

Ikasleen egunerokoa errazteko, Fraisoro Eskolak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu. Kanpotik datozenentzat barnetegia du lotarako, eta jangela zerbitzua ere badago; bertan ekoitzitako produktuak kontsumitzen dira jangelan, tokiko eta kalitatezko elikadura sustatzeko. 

Fraisoro Eskola
Elikagaien eraldaketako erdi mailako zikloko ikasleak. FRAISORO ESKOLA

Lan poltsa eta ekintzailetza

Fraisoro Eskolaren helburu nagusietako bat ikasleak laneratzea da. Horretarako, lan poltsaren zerbitzua eskaintzen da, Lanbide Heziketako titulua lortu dutenen eta enpresen arteko zubi lana egiteko. Era berean, ekintzailetza ere sustatzen da, eta lehen sektorean edo landa ingurunean proiektu propioa garatu nahi dutenentzako laguntza eta baliabideak eskaini. 

Fraisoro Eskola
Basoa eta Natura-ingurunea goi mailako zikloko bi ikasle. FRAISORO ESKOLA

Informazio gehiago

Fraisoro Eskolaren eskaintza, instalazioak eta zerbitzuak sakonago ezagutzeko aukera dago bisita birtualen eta hitzordu pertsonalizatuen bidez. Horretarako, www.fraisoroeskola.eus webgunean eman daiteke izena. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, 943-69 21 62 telefonora deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus helbidera idatzi daiteke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA