Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea

Mugaren alde batean bizi eta bestean lan egiten duzu, edo alderantziz? Empleo Egunak zuretzat dira!

Zatoz mugaz gaindiko enpleguaren arloan dituzun eskubideei eta betebeharrei buruzko informazioa jasotzera.

Empleo Egunak
Empleo Egunak abenduaren 14an eta 15ean izango dira, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdearen egoitzan, Hendaian. VICTOR RUIZ
2026ko azaroaren 25a
05:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hendaian (Lapurdi) bizi zara, Irunen (Gipuzkoa) lan egin duzu beti eta langabezia eskatu nahi duzu Frantzian? France Travail eta SEPEk erantzuten dizute. Erretiroa hartu eta Azkainen (Lapurdi) eta Beran (Nafarroa) lan egin duzu, baina zure kotizazio urte guztiak ez dira agertzen zure lan historialean? CARSATek eta INSSek erantzuten dizute.

Asko dira Empleo Egunetan jaso ahal izango dituzun erantzunak, 2026ko abenduaren 14an eta 15ean, Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen egoitzan, Hendaian.

Jardunaldi hauek funtsezkoak dira mugaren bi aldeetan lan egiten duen edo lan egiteko asmoa duen edonorentzat. Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak antolatzen du, LANEAN AFOMEF POCTEFA europar proiektuaren barnean, mugaren bi aldeetako administrazio publikoekin lankidetzan, eta mugaz gaindiko langileen eta enpresen eskubide eta betebeharrei buruzko informazio erabakigarria ematea du helburu.

Empleo Egunak
Empleo Egunak funtsezkoak dira mugaren bi aldeetan lan egiten duen edo lan egiteko asmoa duen edonorentzat. VICTOR RUIZ

Hitzordua orain hartu, banakako elkarrizketetan administrazio eskudunei zuzenean galderak egiteko eta funtsezko gaiei buruzko informazioa lortzeko: osasun-asegurua, fiskalitatea, erretiroa, langabezia, enplegu-bilaketa, lan-zuzenbidea, langileen lekualdaketa, gizarte-kotizazioak eta kontratazio-adierazpenak.

Lekua ziurtatzeko eta dudak argitzeko bertan izango diren administrazioekin, beharrezkoa da hitzordua aldez aurretik hartzea empleo-info.eu webgunean.

LANEAN proiektua Europar Batasunak batera finantzatu du (% 65) AFOMEF POCTEFA deialdiaren Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren (POCTEFA 2021-2027) bidez. POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorrako mugaz gaindiko eremuan integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA