Pescados Bereciartua enpresako gerentea

Jose Antonio Bereziartua: «Oso hegaluze ona egongo da EROSKIren saltokietako arrandegietan»

Iazko kanpainan EROSKIk 925 hegaluze tona inguru merkaturatu ondoren, aurtengo udan kopuru hori handiagoa izango dela aurreikusten da.

Jose Antonio Bereziartua
2026ko uztailaren 10a
05:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

EROSKIrekin lan egiten duen Pescados Bereciartua enpresa handizkako arrain banatzailea da. Oiartzunen (Gipuzkoa) dauka egoitza. Duela berrogei urte baino gehiago hasi zuen bere jarduera, kalitate oneko arrain freskoaren aldeko apustu argia eginez.

Hegaluzearen kanpainaren hasiera nolakoa izango dela aurreikusten duzu?

Oso ongi ikusten dut, oso ongi hasi gara. Oraingoz arrantzatzen ari diren kopuruak handiak dira, ederrak. Pescados Bereciartua enpresan ederki prestatuak gaude hegaluzea deskargatzen den portu guztietan, Frantziatik Galiziaraino. Oso ongi prestatuta dagoen jendea daukagu portu guztietan: Hondarribian, Getarian, Pasaian, Ondarroan, Santoñan... Gure jendearekin eta gure kamioiekin, hegaluzea deskargatzeko zain dauden gure kamioiekin, EROSKIri berehala zerbitzatzeko. 

Itsasontzi bakoitzak ekartzen duenari buruzko informazio guztia daukagu, unean uneko informazio zehatza: non dauden, itsasontzi bakoitzak zer ekartzen duen, arrainaren kalitatea, eta gainerako datu guztiak. Izan ere, gure enpresan kalitatearengatik nabarmentzen gara. Hegaluzea saltzen duten denda guztiei erreparatzen diegu, hegaluzea noiz arrantzatu den badakigu, eta arrandegi guztietan hegaluzea kalitate handikoa dela bermatzen dugu.

Eroski
Eusko Label sor-markako hegaluzea, EROSKIren saltoki bateko arrandegi batean. MITXI
Iazko kanpainan EROSKIk 925 hegaluze tona inguru merkaturatu ondoren, aurtengo udan kopuru hori handiagoa izango dela aurreikusten duzue?

Bai. Esan bezala, hegaluzearen kanpaina oso ongi dator, indar handiz hasi da, eta kopuru hori handiagoa izango dela aurreikus daiteke. EROSKI oso ongi egiten ari da hegaluzearen gaineko lan guztia.

Beraz, hegaluze bikaina egongo da EROSKIren saltokietako arrandegietan? Kalitate handikoa?

Bai, oso hegaluze ona egongo da EROSKIren saltokietako arrandegietan. Gaur egun, itsasontziek arrantzatu eta egun batean hemen daude, portuan, lehen ez bezala. Arestian aipatu bezala, guk itsasontzi guztiak dauzkagu kontrolatuta, non dauden, zer ari diren arrantzatzen, noiz iritsiko diren portura... 

Azpimarragarria da hegaluzea oso arrain preziatua dela. Euskal Herriko mahai askotan egongo dira jendeak oso gustuko dituen jakiak: marmitakoa, parrillan egindako mendrezka, hegaluzea tipularekin...

Bai, hegaluzea oso arrain estimatua da. Dena den, hegaluzea tomatearekin prestatua jaten da gehien, marmitakoa baino gehiago. Gainera, orain da tomatearen garaia, eta hemengo tomate bikaina dago. Orduan, ongi prestatutako tomatea hegaluze onarekin, jaki ederra da. Hegaluzea tunido bat da, eta, apur bat lehorra denez, tomatearekin oso ongi uztartzen da. 

EROSKIk arte tradizionalen bidez banan-banan harrapatutako hegaluzearen aldeko apustua egiten du. Eusko Label kalitate zigiluarekin eta EROSKI Natur produktu freskoetarako marka propioarekin merkaturatzen du, MSC ziurtagiria duena, arrantza iraunkorraren nazioarteko estandar nagusietako bat.

MSC ziurtagiria Eusko Label bezalakoa da, baina mundu mailakoa, mundu osokoa. Kalitatea eta iraunkortasuna aintzat hartzen ditu, arraina nola eta non arrantzatua izan den. Gu ziurtagiri horren bidez aritzen gara hegaluzearekin, legatzarekin eta gainerako arrainekin.

EROSKIk beti egin du Eusko Label kalitate ziurtagiriaren aldeko apustua. Apustu horrekin bermatu egin nahi da produktuaren beraren ekoizpena eta iraunkortasuna, kalitaterik eta hurbiltasunik handiena bilatuz.

Eusko Label sor-markakoa da Pescados Bereciartua enpresan erosten eta banatzen dugun arrain guztia. Oso garrantzitsua iruditzen zait hemengo arraina saltzea eta arrain hori kalitatezkoa izan dadin bermatzea. Uste dut ongi lan egiten ari garela, bai EROSKI, bai Eusko Labelekin aritzen garenok.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA