51 urteko langile bat hil da Iurretan

Smurfit Kappa enpresako langilea zen. Tanke baten barnean zegoen, eta ondoezik sentitu zen. Bi ertzain artatu zituzten gas jario batengatik intoxikatu zirelako.

Smurfit Kappa enpresa, artxiboko irudi batean. BERRIA
Smurfit Kappa enpresa, artxiboko irudi batean. BERRIA
Julen Urrestarazu
2026ko abuztuaren 15a
07:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

51 urteko langile bat hil zen atzo 11:40ean Iurretako Smurfit Kappa papergintza enpresan (Bizkaia). Langilea enpresako tanke baten barnean zegoen, eta ondoezik sentitu zen. Lankide batek atera zuen tanketik.

Larrialdi zerbitzuek langilea suspertzeko maniobrak egin zituzten, baina hila zela baieztatu behar izan zuten. Gainera, larrialdi zerbitzuetako bi ertzain artatu zituzten, bertan izan zen gas jario batengatik intoxikatu zirelako.

 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA