Amiantoaren eraginaren apaltzea, heltzear

2022ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Euskal Herrian ezinezkoa da lanaz eta minbiziaz hitz egitea amiantoa aipatu gabe. Aitor Gisasolaren ustez, baina, ez luke luzarorako izan beharko: «Gure datuek diote 2023. eta 2026. urteen artean amaitu beharko lukeela kasuen gorakadak. Hortik aurrera, behera egin beharko lukete. Hori espero dugu, behintzat». Kutsatu eta 30 urte ingurura garatzen den minbizi bat da mesotelioma, eta amiantoa erabiltzea 1990eko hamarkadaren hasieran debekatu zen. Hortik dator adituen ustea. «Aurkakoa gertatzea ezustekoa litzateke, baina joerek hori erakusten dute», zehaztu du. Amiantoarekin kontaktu luzea izandako langileen %10 inguruk dute mesotelioma garatzeko arrisku handia. Eta gaitzak jotakoen %80ek izan dute kontaktu luzea amianto zuntzekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.