Ampok 281 milioi euro fakturatu zuen iaz, %8,9 gehiago

Aurten joera onari eustea eta salmentak %15 handitzea espero du Idiazabalgo kooperatibak.

Ampok ekoizten dituen balbula erraldoietako bi. AMPO
Ampok ekoizten dituen balbula erraldoietako bi. AMPO
Imanol Magro Eizmendi.
2026ko ekainaren 5a
13:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ampo kooperatiba garai onean dago, eta horren isla dira iazko datuak. Hirugarren urtez jarraian inoizko salmenta daturik onenak lortu zituen, eta aurten joera horri eusteko bidean doa. Energia sektorerako balbulak ekoizten dituen kooperatiba bat da Ampo, eta iaz 281 milioi euro fakturatu zituen, 2024an (258 milioi) baino %8,9 gehiago eta 2023an (198 milioi euro) baino %40 gehiago.

Enpresak nabarmendu duenez, datu onen gakoetako bat dibertsifikazioan dago. Haren bezero gehienak energia sektorekoak dira, baina jardun ezberdinetarako egokituriko produktuak ditu: gas likidotuaren garraioa eta prozesamendua, petrokimikaren fase ezberdinak, meatzaritza, karbono gutxiko energiak...

1.000

 

Ampon zenbat langile Ampo egoitza nagusia Idiazabalen (Gipuzkoa) duen kooperatiba bat da, eta mila pertsonako lantaldea du. Idiazabalgoaz gain, beste hiru ekoizpen planta ditu: Indian, Saudi Arabian eta Kazakhstanen.

Aurtengo jardunari erreparatuz, aparretan jarraitzen du, eta enpresaren aurreikuspenak oparoak dira, fakturazioa 15-20 milioi handitzea espero du eta. Iragarpen horiek beteko balira, 300 milioiren langa igaroko luke.

Qatar, Txina, AEBak...

Iaz, gas natural likidotuarekin zerikusia duten proiektuek garrantzi handia izan zuten Amporen jardunean. Besteak beste, 1.400 balbula saltzeko akordioa lortu zuen Qatarren. Enpresak berak jakinarazi zuen 50 milioi euroko salmenta dela. Horrez gain, AEBetan (Louisiana, Port Arthur eta Rio Grande) eta Txinan ere (Fuqing eta Caofeidian Xintian) egin zituen salmentak.

Meatzaritzari dagokionez, Txilen, Marokon eta Brasilen egin zituen salmentak. Azken herrialde horretan CBMM konpainiarekin izandako harremana nabarmendu du kooperatibak.

Enpresa petrokimikoekin izandako harremanean, Jubail eta Riyas konpainiak ditu bezero Saudi Arabian eta Meram Arabiar Emirerri Batuetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE