Arrantza

Antxoa gutxi, baina prezio txukunean arrantzaleentzat

Maiatzeko eguraldi kaskarraren ondorioz iaz baino antxoa gutxiago arrantzatu dute Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek.

Iker Aranburu.
2013ko ekainaren 5a
15:38
Entzun

Antxoaren kostera hasi zenetik, apirilean, 7.000 tona arrantzatu dituzte Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek. Iaz aldi honetan baino gutxiago da, baina arrantzaleek ez dute balorazio txarrik egiten, iaz baino gehiago ordaindu dietelako lonjan. "Ez doa gaizki", esan dio Efe agentziari Miren Garmendia Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiako bozeramaileak. Bere datuen arabera, batez beste 2,7 eurotan ordaindu diete kiloa.

Arrantzaren gutxitzea eguraldiari egotzi dio Garmendiak, "antxoa egon badagoelako". Itsaso txarraren ondorioz aste batzuetan ez dira arrantzatzera irten ere egin. Azken egunotako eguraldi onari esker harrapaketak handituko direla espero du, baina zaila ikusten du aurtengo kuotara iristea (20.700 tona) kostera amaitzeko lau aste baino gutxiago falta direlako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.