Arabak errenta zergatik salbuetsita egoteko gutxienekoa igoko du SMIa kobratzen dutenentzat

Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak esan du ez duela zerga erreforma amaitu arte itxarongo neurria indarrean jartzeko.

2024KO AURREKONTUAK
Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia eta Itziar Gonzalo de Zuazo Ogasun diputatua, 2024ko aurrekontuen aurkezpenean. BERRIA
jokin sagarzazu
2024ko otsailaren 7a
11:40
Entzun

Arabako Foru Aldundiak handitu egingo du pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ) ordaintzetik salbuetsita egoteko gutxienekoa —gaur egun, 14.000 euro, arau orokor gisa—, lanbide arteko gutxieneko soldataren (SMI) igoerara egokitzeko, igoera hori Ogasunak «jan» ez dezan. Hala jakinarazi du gaur Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak Batzar Nagusietan.

Espainiako Gobernuak %5 igo zuen atzo SMIa, 54 euro, eta, hala, hilean 1.134 euro gordin izango dira, hamalau ordainsaritan.

Hego Euskal Herrian foru ogasunen esku dago PFEZa, eta Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak harmonizatu egiten dituzte gisa horretako aldaketak; orain, ikusteko dago beste bi lurraldeek zer egingo duten

Hiru foru ogasunak erreforma fiskal zabalago bat prestatzen ari dira, eta haien asmoa da aurten amaitzea. Dena den, Gonzalezek esan du gaur egindako iragarpena independentea dela zerga erreforma orokor horren aldean, eta indarrean jartzeko ez duela «itxarongo» gainerako aldaketak adostu arte. Ez du zehaztu salbuetsitako gutxienekoa zenbatera igoko den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.