Lan istripua

Beste langile bat hil da, bigarrena azken 24 orduotan

Abadiñoko enpresa batean garabi batekin ari zen, eta zamak azpian harrapatu du. Atzo, berriz, emakume bat hil zen Zugaztietan.

2021eko apirilaren 9a
10:24
Entzun

Abadiñoko (Bizkaia) Lebario auzoan dagoen Trañapadura industrialdean gertatu da istripua, gaur, 08:20 aldera.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, langilea oxigeno bonbona batzuk mugitzen ari zen, garabi batekin, eta zama gainera erori zaio.

Larrialdi zerbitzuak joan dira ezbeharra gertatu den lekura, baina, gizona erreskatzerako, hilda zegoen.

Bigarrena 24 orduotan

Atzo, beste langile bat hil zen Euskal Herrian. Zugaztietan (Trapagaran, Bizkaia), jatetxe bateko kargagailua gainera erori zitzaion 57 urteko emakume bati. Funi-La Arboleda jatetxeko langilea zen.

 

LAB sindikatuak daraman zenbaketaren arabera, 2021. urtean lanean hildako hamaseigarren langilea da gaurkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.