Lan istripua

Bi langile hil dira Lantziegoko ardo upategi batean

60 eta 61 urte zituzten hildakoek. Lankide bat ardoa egiten zen edukiontzi batera erori da, eta hari lagundu nahian hil dira, anhidrido karbonikoa arnastuta.

Larrialdi zerbitzuak, istripua gertatu den upategiaren kanpoaldean, gaur, Lantziegon (Araba). RAQUEL MANZANARES / EFE
2023ko urriaren 01a
17:27
Entzun

Lantziegoko (Araba) upategi bateko bi lagun hil dira gaur goizean, eta beste bat ospitaleratu egin dute. 60 eta 61 urte zituzten hildakoek, eta 31 zaurituak. 13:30 aldera deitu dute larrialdi zerbitzuetara, hiru lagun zaurituta zeudela jakinarazteko.

Upategira heltzean, osasun zerbitzuek haietako biren heriotza baieztatu dute, eta hirugarrena helikopteroz eraman dute Logroñoko (Espainia) ospitalera.

Antza denez, langile bat ardoa ekoizteko edukiontzi batera erori da, eta, hari laguntzean, gainontzeko beharginek anhidrido karbonikoa arnastu dute. Horren ondorioz hil dira bi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.