Bizkaiko Golkoko goi tentsioko kablearen lur gaineko lanak hasi dituzte

Hamahiru kilometroko zanga bat egingo dute Lemoizeraino. Bizkaiko kostaldeko kableak ere jarri dituzte, eta ondo bidean 2028an amaituko dituzte lan guztiak.

Goi tentsioko argindar kablea sartzeko eginiko zuloa, Gatika inguruan. MITXI
Goi tentsioko argindar kablea sartzeko eginiko zuloa, Gatika inguruan. MITXI
Imanol Magro Eizmendi.
2026ko urriaren 29a
11:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gatika (Bizkaia) eta Cubnezais (Okzitania) artean Bizkaiko golkoaren azpitik goi tentsioko argindar linea egiteko beste pauso bat hasi du Inelfe sozietateak. Orain arte itsas azpiko lanetan aritu bada ere, Gatikako bihurgailu estaziotik Lemoizko (Bizkaia) labarretara joango den kablea lurperatzen hasiko da. Horretarako, hamahiru kilometroko zanga bat ireki du Uribe Kostako eta Butroeko lurretan barrena.

Kableak lur azpitik joango dira, eta hamahiru kilometroko diametroa izango dute. Bere garaian, Gatikako Interkonexio Elektrikorik Ez plataformak salatu zuen bide horren diseinua lurren jabeen iritzia entzun gabe egin zela. Behin kostaldera iritsita, Bizkaiko golkoaren azpitik doan kablera lotuko dute.

Espainiako Red Electricak eta Frantziako RTE sare elektrikoaren operadoreak bultzaturiko egitasmo bat da Inelfe, eta jakinarazi du amaitu dituela Bizkaiko kostaldeko lanak. Gipuzkoako azarotik otsailera bitartean egitea da asmoa. Lapurdikoak eta Frantziakoak hurrengo urtean amaituko dituzte. Gauzak hala, 2028an hasiko litzateke argindarra batetik bestera.

Azpiegitura, hala ere, uste baino beranduago ari dira eraikitzen. Hasierako asmoa 2025ean amaitzea zen, baina pandemiak, materialen garestitzeak eta, bereziki, Capbretongo arroila saihesteko trazadura berriak proiektua atzeratu dute. Aurrekontua nabarmen handitu da: 1.750 milioi eurokoa zen hasieran, eta 2.850 milioi eurokoa orain (+%63).

Egitasmoa amaitzean, gaur egungo 2.800 megawatteko lotura 5.000 megawatteraino handituko da. Helburua da bi sare elektrikoen arteko trukea erraztea, eta Europako Batasunak sustatzen duen estatuen arteko interkonexioa indartzea.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA