CEOE zuzentzeko Antonio Garamendi babestuko du Confebask patronalak

«Euskal enpresaburuen beharrei egokitzen zaizkion ezaugarriak» dituela uste du.Abenduaren 17an egingo dira hauteskundeak

Ivan Santamaria.
2014ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Etxekoen babesa, behintzat, bermaturik izango du Antonio Garamendik. Confebask patronalak jakinarazi du Garamendiren alde egingo duela Espainiako CEOE enpresaburu elkartearen presidentea aukeratzeko bozketan. EAEko enpresaburuen elkarteko batzorde eragileak hartu du erabakia. Batzorde horretan ordezkaritza dute Adegi, Cebek eta SEA herrialdeko patronalek.

«CEOE eta euskal enpresaburuen erronka eta beharretara egokitzen diren ezaugarriak ditu Garamendik», azaldu du Confebaskek, ohar labur baten bidez. Hala, haren alde bozkatuko dute CEOEko batzar orokorrean dituen ordezkariak. Hauteskundeak datorren abenduaren 17an egingo dira.

Antonio Garamendi (Getxo, 1958) energia sektorean aritutakoa da, eta ibilbide luzea du enpresaburu elkarteetan. Gaur egun, Cepyme Espainiako enpresa txiki eta ertainetako elkarteko burua da, eta CEOEn energia batzordeko burua da.

Estilo aldaketa

CEOE elkarteak daraman bidearekin ados ez dagoen patronaletako bat da Confebask. Joan Rosellen agintaldiaren aurretik zegoen lehendakaria, Gerardo Diaz Ferran, espetxean dago, iruzurraz akusatuta. Duela gutxi Madrilgo CEIM patronaleko buru eta CEOEko presidenteorde Arturo Fernandez Black txartelen auzian nahasita atera da.

Rosellek lau urterako beste agintaldi bat eskatu du, patronala «ireki eta biziberritzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.