Elikadura merkataritzako langileen baldintzak okertzeko arriskuaz ohartarazi dute ELAk eta LABek

Espainiako esparru hitzarmena negoziatzen ari dira Mercadona, Uvesco, Dia, Lidl eta Coviran enpresetako sindikatuak. Ohartarazi dutenez, galdu egin daitezke Hego Euskal Herriko lurralde hitzarmenei esker soldatetan eta lan eskubideetan lortutakoak.

LAB sindikatuak Mercadonan otsailean egindako protesta bat, Hernanin. JON URBE / FOKU
LAB sindikatuak otsailean Mercadonan egindako protesta bat, Hernanin. JON URBE / FOKU
kristina martin
2026ko ekainaren 30a
15:33
Entzun 00:00:00 00:00:00

Elikaduraren sektoreko Lidl, Dia, Mercadona, Uvesco eta Coviran enpresa handiak Espainiako esparru hitzarmena negoziatzen ari dira, Hego Euskal Herrian ere bai. ELAk eta LABek salatu dute negoziazio mahai horrek «estatalizazioaren alde» egin nahi duela, eta lurraldeko hitzarmenak edukiz hustu. ELAk ordezkari bat du mahai horretan, eta LABek beste bat; Espainiako eremuko CCOO, UGT eta Fetico sindikatuek, berriz, hamabi ordezkari dituzte guztira. Gaur bigarren bilera egin dute. 

ELAren eta LABen ustez, lan baldintzak Espainiako eremuan adosteak ahuldu egingo du baldintza horiek Euskal Herrian negoziatzeko eta erabakitzeko gaitasuna: «Euskal Herrian urte luzeko borrokaren bidez lortutako lan baldintzen aurkako erasoa da». Gogorarazi dutenez, elikadura merkataritzako lurralde hitzarmenek «aurrerapauso garrantzitsuak ahalbidetu dituzte soldatetan eta lan eskubideetan». Horregatik, onartezin deritzote «Euskal Herriko errealitate sindikalari eta lan errealitateari bizkarra ematen dioten negoziazio eremuak inposatzeari». Ohartarazi dutenez, mobilizazioak egingo dituzte negoziazio prozesu osoan zehar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA