Energia nuklearrera itzultzeko lehen urratsa egin dute Italian

Gobernuak urtebetez eskumena izango du dekretuz arautzeko ekoizpenari eta hondakin radioaktiboei buruzko neurriak.

Irune Lasa.
2026ko ekainaren 5a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Italiako Diputatuen Ganberak atzo onetsitako legeak Senatuaren bedeinkapena lortuz gero, Italiako Gobernuak urtebetez eskumena izango du dekretuz arautzeko energia nuklearraren ekoizpenari eta hondakin radioaktiboei buruzko neurriak.

Herrialdeak 1987an egin zion uko energia nuklearrari, Txernobylgo hondamendia gertatu eta urte batera. Orduz geroztik izan dira han energia nuklearrera itzultzeko mugimenduak, baina 2011. urtean erreferendum batean ezezkoa eman zioten aukerari.

Orain, ordea, Giorgia Meloniren gobernuak irtenbide gisa aurkezten du energia nuklearra, herrialdeak kanpoko energiarekiko duen menpekotasun handiari aurre egiteko. Ukrainako Gerraren harira EBk Errusiako gasa erosteko ezarritako murrizketek kalte handia egin diote Italiari, eta bereziki pairatzen ditu energia merkatuetako gorabeherak, besteak beste argindarraren prezioarenak. Asteartean, hain zuzen, eta batez ere Italiari begira, Bruselak baimena eman zien EBko herrialdeei gastu sabaia %0,3 handitzeko, betiere kopuru hori erregai fosilekiko menpekotasuna apaltzeko erabiltzen badute.

Italiako Ingurumen eta Energia Segurtasuneko ministroaren arabera, lehen dekretuak urtea amaitu aurretik iritsiko dira, eta lehen erreaktoreak martxan nahi dituzte 2034. eta 2035. urteetarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE