Enpleguak %12 egin zuen gora iaz EAEko laneratze enpresetan

2.200 pertsonari eman zieten lana Gizatea elkarteko enpresek 2025ean. Ia 68 milioi euroren diru sarrerak izan zituzten.

Gizatea elkarteko buruzagiak, gaur, Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako lehendakariordearekin batera. GIZATEA
Gizatea elkarteko buruzagiak, gaur, Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako lehendakariordearekin batera. GIZATEA
Irune Lasa.
2026ko irailaren 10a
13:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Guztira 40 enpresa biltzen ditu Gizatea Euskadiko Laneratze Enpresen Elkarteak; 26 dira Bizkaikoak, bederatzi Gipuzkoakoak, eta bost Arabakoak. Haien helburua da lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten eta bazterketako arriskuan dauden langabeak gizarteratzea eta laneratzea, eta iaz zeregin horretan izandako emaitzak aurkeztu dituzte gaur.

Guztira 2.200 pertsonari eman zieten lana iaz, 2024an baino %11,9 gehiagori, eta horietatik 1.341 laneratze prozesuan egon ziren, %61.

Laneratze tasa —laneratze enpresetako batean ibilbidea amaitu ondoren lan merkatuan sartzen direnen ehunekoa— %57,2koa izan zen iaz; 159 pertsona sartu ziren lan merkatuan, haien ibilbidea bukatu ostean. 

Laneratze tasaren adierazleak beherakada txiki bat izan zuen aurreko urteko tasarekin alderatuta, eta, Gizatearen arabera, jaitsiera horren oinarrian daude «bazterketa egoera gero eta konplexuagoak, etxebizitza eskuratzeko zailtasunak eta, enplegu datuak onak izan arren, inklusio prozesuak beti errazten ez dituen lan merkatua».

Gizatea elkarteko enpresek 67,7 milioi euroren diru sarrerak izan zituzten, eta haien barnean 50 milioi euroren fakturazioa. Salmenten %83 bezero pribatuetatik datorrela zehaztu du elkarteak.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA