Frantziako Asanbleak behin betiko onartu du erretreten erreforma etetea

Gizarte Segurantzaren aurrekontuak aldeko 247 boto eta aurkako 232 jaso ditu Frantziako Asanblean.

Frantziako Asanbleako talde parlamentarioetako buruak bozketarako agindua emanez, iragan astean. YOAN VALAT / EFE
Frantziako Asanbleako talde parlamentarioetako buruak bozketarako agindua ematen, iragan astean. YOAN VALAT / EFE
Iker Aranburu.
2025eko abenduaren 16a
19:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

62 urte eta bederatzi hilabete. Horixe izango da gutxienez beste bi urtez Ipar Euskal Herrian erretreta hartzeko adina. 2027tik aurrera zer gertatuko den ikusteko dago: presidente berria izango du Frantziak, eta haren inguruan sortzen den gehiengo parlamentarioaren esku egongo da azken urteetan eztabaida eta protesta gehien sortu dituen auzia.

Gaurko bozketan, Frantziako Asanbleak behin betiko onartu ditu Gizarte Segurantzaren 2026ko aurrekontuak, eta horren barruan dago 2023ko erretretaren erreforma behin-behinean etetea —hori zen sozialisten baldintza nagusia aurrekontuak babesteko—. Aurreko asteko bozketan bezala, gaurkoan ere estua izan da botoen arteko aldea: 247 diputatuk alde bozkatu dute, eta 234k aurka. Hau da, macronista gehienei sozialista eta errepublikano asko batu zaizkie, eta, ekologista batzuen abstentzioari esker, aurrera egin du proposamenak.

Kontu horiek pixka bat txikituko dute Gizarte Segurantzaren defizita, baina ez Sebastien Lecornu lehen ministroak nahi zuen adina, bidean geratu baita haren beste proposamenetako bat: pentsioak, familientzako laguntzak, RSA eta beste prestazio sozialak izoztea. Horrenbestez, inflazioa adina emendatuko dira. 

Ikusteko dago zer gertatuko den 2026rako aurrekontu proiektuarekin ere. Urtea amaitu arteko epea du Sebastien Lecornu lehen ministroak horien inguruan gehiengoa lortzeko, baina gaur-gaurkoz ez dago garbi zer gertatuko den. 

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.