Baikorrago izateko aukera ematen dute kanpo merkataritzaren azken datuek. Hego Euskal Herriko enpresen esportazioak oraindik orain apaltzen ari dira iazkoarekin alderatuz gero, baina jaitsiera gero eta txikiagoa da. Urteko lehen bost hilabeteetan %5en bueltan aritu zen uzkurtzen, baina ekainean %2,4ra jaitsi zen, eta 2025ean, %1,6ra. Uztailean bertan %3 handitu dira.Â
Ekonomia esportatzailea da Hego Euskal Herrikoa, baina azken urteetan ahultasun zantzuak eman ditu. 2022an jo zuten goia esportazioek, 43.257 milioi eurorenak izan baitziren. Inflazio handia zela eta, puztu egin zen datu hori, eta ez zen berriz halakorik bildu 2023an (42.814 milioi) eta 2024an (41.079 milioi), urte horietan ere prezioen igoera aipatzekoa izan arren. Aurten ere kopuru horietan ibiliko da, urteko azken zatian hondamendirik gertatzen ez bada.Â
Berez, sektore gehienetan iaz baino gehiago saltzen ari dira enpresak Hego Euskal Herritik eta Espainiatik kanpo, eta energiaren amiltzeak dakar datu orokorra negatiboa izatea.
%2,6Zenbat txikitu diren inportazioak. Hegoaldeko enpresek 19.585 milioi euroren inportazioak egin dituzte 2025eko lehen zazpi hilabeteetan, iaz baino %2,6 gutxiago. Baina jaitsiera energia sektorearen ondorio da, manufaktura inportatuen balioa handitu egin baita.
Bilboko portuan kontzentratzen da energiazko gaien merkataritza; hara iristen dira gasontziak (AEBetatik eta Errusiatik, nagusiki), hara heltzen dira petroliontziak ere, eta handik irteten da ondoren Petronorren findutako petrolioa, erregai gisa. Bada, hidrokarburoak aurreko urtean baino merkeago daudenez, produktu horien inportazioaren balioa %23 jaitsi da, eta haien esportazioena, berriz, %41.Â
Horren ondorioz, Bizkaian ari dira apaltzen gehien esportazioak: %10,2, hain zuzen ere.

Nafarroak ere datu negatiboak ditu (-%6,3), baina hori ez da energiaren ondoriozkoa. Autoak eta haren osagaiak dira Nafarroaren esportazioen atalik handiena, baina aurten, Volkswagenek, bere lantegian auto elektrikoak ere egiteko moldaketak egiten ari denez, ekoizpena txikitu egin du, eta horrek esportazioei ere eragin die.
Mercedes, hobeto
Autogintza da Arabako kanpo sektorearen osagai nagusia ere, baina han esportazioak %8,4 handitu dira aurtengo lehen zazpi hilabeteetan, autogintzari esker. Landabeneko VWen bezalaxe, Mercedesen ere ari dira Gasteizko lantegia modelo elektrikoetarako egokitzen, baina haren salmentek iaz izan zuen urte eskasa, eta aurten gehiago esportatzen ari da: %34,3 handitu da turismoen esportazioa (bidaiarientzako furgonetak), eta %28,7 zamak garraiatzeko ibilgailuena (beste furgonetak). Igoera horrek konpentsatu egin ditu Arabako beste lantegi nagusiaren arazoak: Michelinen pneumatikoen esportazioa %74,3 apaldu da.
Gipuzkoan, berriz, %7,5 handitu dira esportazioak aurten. Lurralde horretan ez dago erabateko nagusitasuna duen sektorerik, baina aurten nabaritzen ari da CAFen pisua: %30,3 handitu da trenen esportazioa.
muga zergen eragin lausoa
Donald Trumpek hasitako merkataritza gerraren gorabeherek aztoratu egin dituzte enpresa esportatzaileak, eta buruhauste franko eragin dizkiete herrialde hartara produktuak saltzen dituztenei edo inportatzen dituztenei. Oso litekeena da muga zerga horien ondorioz —%15ekoak dira orain— herrialde harekiko merkataritza harremana apaltzea, baina kopuru osoetan ez da halakorik ikusten oraingoz. Hego Euskal Herriko enpresek 1.341 milioi euroren esportazioak egin dituzte AEBetara: hau da, esportazioen %5,5 izan dira, ia joan den urtean bezainbeste (%5,7).Â
Frantzia eta Alemania dira, ohi bezala, euskal enpresen bezerorik handienak. Iaz, Frantzia izan zen lehena rankingean (%16,1), baina aurten %15,4ra jaitsi da haren kuota, eta Alemaniak ordezkatu du, %15,6ko kuotarekin (+0,7).Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â