Europako Batzordeak ez dio eskatuko 2013an neurri gehiago Espainiari

Madrilek agian defizit helburuak ez dituela beteko onartu du Rehnek, baina ahalegina nahikoa izan dela dio

Iker Aranburu.
2012ko azaroaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Defizit helburuak betetzeko arriskua dagoela propio onartuta ere, Espainiari datorren urtean murrizketa gehiago eskatzeari uko egin dio Europako Batzordeak. Orain arteko jarreran aldaketa txiki bat bada, neurri batean austeritatea ezartzeko erritmoan galga sakatzea esan nahi baitu.

Espainiak %4,5eko defizita hitzartu zuen datorren urterako EBrekin, baina kopuru horretara iristea zaila izango dela onartu du Olli Rehn EBko Ekonomia komisarioak, Gizarte Segurantzari buruz aurreikuspen «baikorregiak» egin direlako, eta erkidego autonomikoen kontuetan «desbideraketak» gerta daitezkeelako. EBk berak espero du Espainiak %6ko defizita izatea 2013an. Kopuru horiei baino, defizita txikitzeko emandako urratsei eman die garrantzia Rehnek. Hori bai, 2014ko aurrekontuak nola orekatuko dituen zehazteko eskatu dio Madrili, orain arte iragarritako neurriak «motz» geratzen baitira.

Defizita BPGren %3tik behera jaisteko beste urtebete emango ote dioten otsailean argituko du Batzordeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.