U-30

Euskal Herriko Mugimendu Feministak bat egin du urtarrilaren 30eko grebarekin

Greba feministaren aldarrikapenak aintzat hartzeko eskatu diete grebaren bultzatzaileei.

Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideak, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Iker Aranburu.
2019ko abenduaren 18a
19:04
Entzun 00:00:0000:00:00

Urtarrilaren 30ean besoko morea jantzita kalera atzeratzeko deia egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Bilboko Arriaga plazan egindako agerraldian, «pentsio eta soldata duinak» aldarrikatuko dituen grebarekin bat egin dute feministek. Gainera, eskatu diete Euskal Herriko Gutun Sozialeko kideei bere egin ditzatela martxoaren 8ko greba feministaren irakaspenak. Horrela, «zaintzen kudeaketaren ariketa kolektiboa» egitea proposatu dute, grebaren egunean ez dadin lan hori emakumeengan eror.

Feministek grebaren eguna baliatu nahi dute emakumeek doan egiten dituzten lanak ikusarazteko, eta, horretarako, eskatu dute amantalak leihoetara eta balkoietara ateratzeko. Eremu sinbolikoak ere sortu nahi dituzte, «greban egon ezin diren emakume guztiengatik —etxeko langileak, presoak, zaintza lanak egiten egongo diren emakumeak, eraildakoak...—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.