Irudia. Baiona

Garabi gidari bat hil da Baionan

W.ROUX.
2022ko martxoaren 10a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Langile bat hil zen atzo arratsaldean, Baionan. Aurten lanean Euskal Herrian hildako 11.a da, LABen zenbaketaren arabera. Langilea Santizpiritu auzoko obretan ari zen. Garabi bat kolpez erori zen bizitegi eraikin baten gainera, eta garabiaren gidaria da hildakoa. Garabiak azpian harrapatu duen bizitegi eraikinetik 22 herritar ebakuatu behar izan zituzten, baina ez dira zauritu. Errepidea itxi zuten segurtasun faltagatik, eta gutxienez gaur goizera arte hala jarraituko du: eroritako garabia kentzen duten arte, eta kaltetutako bizitegian segurtasun neurriak hartu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA