Eusko Jaurlaritzak inguraketa arrantza baimendu nahi du gertuko uretan

1994koa da arrantza mota hori debekatzen duen neurria, eta araudia «flotaren eta arrantza baliabideen egungo errealitatera» moldatu nahi du Lakuak.

Ondarroako portua, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Ondarroako portua, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Mikel Garcia Martikorena.
2026ko irailaren 2a
19:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gertuko uretan arrantzatzearen inguruko araudia berrikusten hasi da Eusko Jaurlaritza, eta «flotaren eta arrantza baliabideen egungo errealitatera» moldatzeko beharra dagoela ondorioztatu du. Izan ere, 1994koa da araudia. Horiek horrela, barne uretan inguraketa arrantza baimentzea aurreikusten dute.

Ur horiek lurretik gertu dauden milia gutxi batzuk dira, eta EAE Euskal Autonomia Erkidegoaren esku daude. Azken hiru hamarkadetan galarazita egon da han inguraketa arrantza. Hala ere, Arrantza Zuzendaritzak aldi baterako baimenak ematea aurreikusten zuen legeak. Bada, Lakuak gaur argitaratu duen zirriborroak debeku hori kentzea du xede. Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritza jarduera horren alde agertu arren, Jaurlaritzaren Arrantza Zuzendaritzaren baimena beharko dute arrantzaleek oraindik ere.

Inguraketa arrantzaz gain, beste zenbait esparru arautu nahi dituzte proposatutako testuaren bidez. Jaurlaritzak ohar bidez jakinarazi duenez, behin-behineko testuaren helburuetako bat «hainbat xedapenetan sakabanatuta» dagoen araudia testu bakar batean biltzea da. «A rrantza profesionalaren jarduera ekonomiko eta soziala itsas baliabideen kontserbazioarekin bateragarri egitea da xedea», adierazi du Jaurlaritzak, egitasmoa babeste aldera.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA