Giza eskubideak eta abortua

2023ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Bitcoina diru ofizial bihurtzeak kritika asko eragin dizkio El SalvadorrenNayib Bukele presidenteari, baina beste bi auzik ere eztabaida handia sortu dute: abortuak eta giza eskubideen urraketak.

2022ko martxotik salbuespen egoeran da El Salvador, eta epe horretan, Amnesty Internationalen arabera, bidegabeko 70.000 atxiloketa eta 150 hildako egon dira estatuaren zaintzapean. Torturak, mehatxuak, elektroshockak eta etxean indarrez sartzeak erabili dituzte, baita adingabekoetan ere.

Martxoan, 2.000 presoren lekualdatzearen irudiak mundu guztian zabaldu zituen Bukelek. Hanketan eta eskuetan eskuburdinak jantzita agertzen dira presoak: galtza zuri bat besterik ez daramate, tatuajeak azaleratzeko, eta dozenaka gatibu ziega berean sartzen dituzte. Presoen trataera horregatik, Bukelek kritika asko jaso zituen munduan zehar, baina presidentea harro azaldu zen bere sare sozialetan maren aurka egindako lanagatik.

Abortuari dagokionez, oraindik legez kanpokoa da, eta 50 urterainoko zigorrak jaso ditzakete haurdunaldia eten nahi dutenek. Beatriz auziak erakutsi du egoeraren gogortasuna. Neska gazte bati abortatzea gomendatu zioten medikuek, haren bizia arriskuan zegoela eta. Ez zioten abortatzen utzi, eta jaio eta bost ordura hil zen umea. Orain, amak estatua salatu du arazo psikologikoak eta fisikoak eragin zizkiolako, baina estatuak bereari eutsi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.