Grebak Eroskiren Elorrioko biltegia gelditu du

ELAren arabera, langileen %100ek egin dute bat greba deialdiarekin. Larunbatera arte dute deitua greba.

Eroski
Eroskiren Elorrioko biltegiaren artxiboko argazkia. MONIKA DEL VALLE / FOKU
inaut matauko rada
2023ko abenduaren 11
14:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Eroskiren Elorrioko (Bizkaia) biltegian greba hasi dute gaur, eta, ELAk adierazi duenaren arabera, %100eko erantzuna izan du deialdiak. Enpresa batzorde osoak deitu du grebara —ELAko sei delegatuek eta LABeko hirurek—, eta larunbatera arte iraungo du, akordiorik lortzen ez badute.

130 langilek egiten dute lan bertan, gehienak «gizon arrazializatuak», ELAren esanetan. Gehienek gutxieneko soldatatik oso gertu dagoen ordainsaria jasotzen dute, Espainiako hitzarmena aplikatzen baitzaie. Hori dela eta, ez dituzte hainbat gehigarri kobratzen —gaueko txandetan edo jaiegunetan lan egiteagatik, esaterako—.

Cecosarena da Elorrioko biltegia, eta freskoak ez diren elikagaiak biltzen eta banatzen dizkie Hego Euskal Herriko eta Espainia iparraldeko eskualdeetako Eroski supermerkatuei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.