Etxebizitza

Hipoteka gutxiago eta txikiagoak

Urteko lehen zazpi hilabeteetan %15,1 murriztu dira etxebizitzak erosteko maileguak Hego Euskal Herrian.

Emakume bat etxebizitza iragarkiei begira, Bilbon. LUIS TEJIDO / EFE
Iker Aranburu.
2023ko irailaren 27a
12:12
Entzun 00:00:0000:00:00

Inflazio handiak eta interes tasen igoera bortitzak astindua eman diote etxebizitzen salerosketari. INE Espainiako estatistika institutuaren arabera, urteko lehen erdian iaz baino %7,9 bizitegi gutxiago salerosi dira Hego Euskal Herrian.

Erakunde horrek berak esan du etxebizitzak erosteko maileguak are gehiago apaldu direla. Aurtengo uztailean 1.739 izan dira Hegoaldeko lau lurraldeetan, iaz hilabete horretan baino 260 gutxiago (-%13).

Antzekoa da erorikoa urteko lehen zazpi hilabeteetan: 14,373 hipoteka sinatu dituzte bankuek eta haien bezeroek, iaz baino %15,1 gutxiago.

Etxebizitzen prezioa oraindik gora egiten ari den arren —%1 inguru—, murriztu egin da herritarrek finantza erakundeei eskatutakoa. Uztailean, batez beste 150.938 euroren hipotekak sinatu ziren; 2022ko uztailean, berriz, 156.890 eurorenak izan ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.