Hiru pertsona hil dira Pitillaseko txerri ustiategi batean (Nafarroa). Nafarroako Gobernuak baieztatu du langileak purina biltzeko hobi batean barruan geratu direla entzerratuta, oxigeno urriko eremu batean, eta ezin izan dutela bertatik atera.
Larrialdi zerbitzuek 12:15 aldera izan dute ezbeharraren berri. Baina etxaldera iritsi direnerako, hilda zeuden hiru lagunak. Orain arte, ez da zehaztu istripua zerk eragin duen, ezta hildakoen adina ere. Foruzaingoa ari da hori ikertzen.
Navarra.com hedabideak jasotako lehen informazioen arabera, gutxienez bi hildako Caparrosokoak ziren, familia bereko kideak.
Ezbeharra Pitillaseko El Salobrar inguruko instalazio batean gertatu bada ere, lehen informazioek Caparrosoko familia batekin lotu dute gertakaria; abeltzaintza ustiategiak eremu horretan dituen familia batekin.