Ibermaticaren 50. urteurrena, Ayesaren barnean

2023ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Ibermatica informazio eta komunikazio teknologien zerbitzu enpresak 50 urte egin ditu. Urteurrenean enpresak adierazi du Ibermatica giltzarri izan dela Araba, Bizkai eta Gipuzkoako informatika aholkularitza indartzeko, baita finantza eta industria sektoreen digitalizazioan ere. Ibermatica fundazioaren sorrera iragarri zuen atzo Jose Luis Manzanares Ayesa taldeko kontseilari ordezkariak. Ibermatica Donostian sortu zen, 1973an, eta iazko abenduan Ayesa Sevillako (Espainia) enpresa taldeak osorik erosi zuen. Taldeak, guztira, ia 12.000 langile ditu, eta iaz 640 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen. Gaiak begi onez ikusten ditu horrelako mugimenduak, eta iragarri du aurki gehiago egongo direla: «Munduan lehiatzen zarenean, tamaina garrantzitsua da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.