Ibilen kargaleku elektrikoen sarea Repsolen esku geratu da

Ibilek negozio eredua aldatuko du, eta Repsolentzako eta besteentzako kargalekuak instalatuko ditu

Ibilen karga oso lasterreko gune bat, Ugaldebietan. JAVIER ZORRILLA / EFE.
2019ko abenduaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Ibilen auto elektrikoentzako kargaleku sarea erosi du Repsolek. Guztira, 230 kargaleku dira, eta haietako gehienak petrolio konpainiaren gasolindegietan daude. Kargalekuen erdiak, 115, Euskal Herrian daude, eta haien artean daude karga ultralasterreko bi kargalekuak, Lopidakoa (Araba) eta Ugaldebietakoa (Abanto-Zierbena, Bizkaia).

Energiaren Euskal Erakundeak eta Repsolek sortu zuten Ibil, eta haiena da, erdi bana. Repsolek esan du partaidetzan ez dela izango aldaketarik.

Hemendik aurrera, sare publikoaz ez ezik, Ibilek bezero pribatuen enpresetan eta etxebizitzetan ezarritako 1.000 bat kargalekuen operazio lanez ere arduratuko da Repsol. Kargaleku sarea zabaltzen segitzea da haren asmoa, «Ibilen laguntzaz». Izan ere, Ibilek bere negozio eredua aldatuko du, eta «Repsolentzako eta beste bezeroentzako» kargalekuen instalazioan eta operazioan jarriko du arreta, «mugikortasunari, iraunkortasunari eta energia trantsizioari begirako garapen teknologikoa lehenetsiz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.