Martxoaren 22ko protesta egunari segida eman nahi dio LABek. Orduko hartan 3.500 lagun inguru elkartu ziren Baionako kaleetan, batez ere Emmanuel Macronen gobernuak funtzio publikoan egin nahi dituen aldaketak salatzeko. Erreforma horiek aurrera doazela salatu du LABek. "Langileak erasotuz eta zerbitzu publikoa oraindik gehiago ahulduz, gobernuak biztanle guziak ditu erasotzen", ziurtatu du.
Langile publikoen soldatak izoztea eta Frantzian 120.000 lanpostu publiko desagertzea salatu du LABek, baita SNCFko langileen estatutu berezia auzitan jartzea. Zahar etxeetako langileen borroka, eta goi mailako ikasleena ere sostengatu ditu.
Gatazka horiek guztiak batu egin behar direla aldarrikatu du LABek, eta horretara dator apirilaren 19ko greba eguna. "Greba isolatu eta zatikatuak ez dira nahikoak izanen gobernua gibelarazteko".