Finantzak

Jabier Larrañaga Kutxabankera itzuliko da, Gipuzkoako Aldundia utzi ostean

Finantza erakundeak Txikizkako Negozioaren eta Handizkako Bankaren zuzendaritzak berrantolatu ditu

Larrañaga, eskubian, Markel Olano diputatu nagusi ohiarekin batera. BERRIA
jokin sagarzazu
2023ko uztailaren 6a
13:27
Entzun

Jabier Larrañaga, Gipuzkoako Ogasuneko diputatua 2015-2019ko urteetan eta Sustapen Ekonomikoko diputatua 2019-2023ko urteetan, Kutxabankera itzuliko da. Bankuko enpresa arloko arduraduna izango da, Anton Arriola buru duen zuzendaritza berriak bultzatu nahi duen sail nagusietako bateko burua. Bankuko zuzendaritzak berritzeko prozesuaren barruan egin da izendapena.

Elkarrizketa.Jabier Larrañaga: «Burtsan kotizatzea da erabakiguneak errotzeko era onena»

Finantza erakundeak Txikizkako Negozioaren eta Handizkako Bankaren zuzendaritzen berrantolaketa egin du. Ohar batean azaldu duenez, antolamendu egituraren eredu berri bat jarri du martxan, bankuaren «hazkundea eta errentagarritasuna hobetzeko helburu estrategikoari» erantzuteko. Azpimarratu duenenez, entitateak «etxeko pertsonen» aldeko apustua egin du kasu guztietan, «emakumeen presentzia garrantzitsuarekin, finantza alorrean esperientzia handia duen taldea hautatuz, eta Kutxabankeko zuzendaritza berria egiten ari den belaunaldi aldaketaren aldeko joerarekin bat eginez».

Txikizkako sareak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde zuzendaritzak berritu ditu, baita Hedapenekoa ere, eta Espainiako Cordobako eta Jaengo eta Banka Pertsonaleko sareena.

Hala, Axier Urrestik hartuko du Arabako zuzendaritza, Juan Mari Bilbaok Bizkaikoa, eta Marta Madinabeitiak Gipuzkoakoa. Jorge Morquecho izango da hedapen sarearen buru berria, eta Conchi Adamek hartuko du Kordobako eta Jaengo sarea.

Bestalde, Olatz Mancebo izango da Kutxabankeko Banka Pertsonaleko zuzendari berria. Kutxabank Seguros filialaren zuzendari nagusia Ines Monguilot izango da, orain arte Marketin eta Publizitate Arloko zuzendaria izan dena, eta atal hori Rafa Arberasek gidatuko du orain.

Jabier Larrañaga arduratuko da enpresen arloaz, eta Javier Batllok bere gain hartuko du Banka Korporatiboko zuzendaritza. Finantza erakundeak ehun ekonomikoa eta enpresak sustatzeko eta erakundeak babesteko duen konpromiso estrategikoa indartzea izango da haren helburua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.