Kutxabankek 2.116 euro milioi jarri ditu karbono gutxiko proiektuak finantzatzeko

Bankuaren Hipoteka Berdeak %6,7 hazi ziren iaz: 721 milioi utzi zituen guztira.

KUTXABANK
Kutxabanken egoitza nagusia, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Bilbo
2024ko otsailaren 5a
13:05
Entzun

Kutxabankek 2.116 milioi euro jarri zituen iaz jasangarritasunerako bere barne irizpideak betetzen dituzten proiektuak finantzatzeko.

Zatirik handiena (1.369 milioi euro) enpresek jasotako maileguak izan ziren. Horien barruan sartzen dira energia berriztagarriak sortzeko eta instalazioak jartzeko proiektuak, mugikortasun jasangarriko jarduerak, eta energetikoki eraginkorrak diren etxebizitzak sustatzeko inbertsioak.

Azken etxebizitza horiek erosteko mailegu berezi bat badu Kutxabankek, Hipoteka Berdea deitutakoa. Mailegu hori sinatu duten bezero partikularrei 721 milioi euro utzi dizkie, hau da, aurreko urtean baino %6,7 gehiago, eta 2023an bankuak hipoteketan maileguetako diruaren %22. Hipoteka Berdeak finantzaketa baldintza bereziak eskaintzen dizkie energia ziurtagiririk onena duten higiezinei.

Kontsumorako kredituetan ere jasangarritasun irizpide batzuk finkatu ditu Kutxabankek, eta horiek betetzen dituztenentzat 25 milioi euroren maileguak eman zituen 2023an, aurreko urtean halako bide. Auto elektrikoak eta hibridoak erosteko erabili da mailegu horren zatirik handiena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.