LEAk ez du lehiaren urraketarik ikusi elikagaien garestitzean

2021eko urtarriletik 2023ko abuztura, arrautzak eta esnea garestitu ziren gehien: %114,1eko eta %85,1eko igoera metatua izan zuten produktuok, hurrenez hurren.

ARRAINA
Donostiako Oihaneder arraindegiko irudia, 2018an. GORKA RUBIO / FOKU
inaut matauko rada
2024ko urtarrilaren 4a
12:20
Entzun

Inflazio handiko urteak izaten ari dira, eta errenta apaleko familiek nabaritzen dute hori batez ere, elikagaiak baitira gehien garestitu diren salgaietako batzuk. 2023ko azaroan, KPI kontsumo prezioen indize orokorra %3,3 zen Hego Euskal Herrian, eta elikagaiena, berriz, %8,9. Erregaiak eta energia produktuak ere asko garestitu ziren hasieran, baina, gero, nabarmen egin zuten behera. Elikagaien inflazioak, baina, goian dirau 2021 amaieratik.

Bada, Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA) elikagaien garestitze hori aztertu du 2021eko urtarrilaren eta 2023ko abuztuaren artean, jakiteko zehazki zer dagoen prezioen igoera horren atzean; eta, batez ere, ebazteko enpresen arteko lehiaren urraketarik egon den ala ez. LEAren arabera, ez da lehiaren aurkako jarrerarik egon epe horretan Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.

Onartu du hainbat elikagaien inflazioa oso handia dela, eta horrek kontsumitzaileengan eragin handia izan duela, batzuek kalitate okerragoko produktuak erostera bultzatu baititu.

DATUAK

%114,1

ARRAUTZEN GARESTITZEA LEAk ikertutako epean, 2021eko urtarriletik 2023ko abuztura bitartean, arrautzak %114,1 garestitu dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. 0,90 euro balio zuen dozena batek hasieran, eta 1,94 euro amaieran.

%85,1

ESNEAREN GARESTITZEA 2021eko urtarriletik 2023ko abuztura, %85,1 garestitu da esnea Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Litro batek 0,34 euro balio zuen hasieran, eta 0,62 euro amaieran.

LEAren arabera, elikagaiak 2022an garestitu ziren gehien, Errusiak Ukraina inbaditu ostean. Hain zuzen, institutuaren arabera Ukrainako gerra bera da garestitzearen motibo nagusia. Hala ere, beste faktore batzuen eragina ere nabarmendu du, hala nola eskariaren eta eskaintzaren arteko desorekarena.

Elikagai gehienei dagokienez, ekoizpen kostuen garestitzea amaierako produktuarena baino handiagoa izan dela adierazi du, baina zehaztu du beste elikagai batzuekin ez dela hala izan, eta txikizkako salmentaren fasean prezioek izan duten gorakada handiagoa izan dela produkzio kostuen igoera baino; hori da arrainaren, arrautzen eta esnearen kasua. LEAk egindako azterketaren arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan %114,1 garestitu dira arrautzak, eta %85,1 esnea. Igoera metatua da hori, ikerketa hasi zen eguneko prezioak azken egunekoekin alderatuta kalkulatua.

Elikagaien inflazioa

Salgai batzuen inflazioak gorabehera handiak izan ditu azken urteetan, erregaiarenak adibidez, baina elikagaien garestitzea orokorrean oso goian eta egonkor mantendu da. Datu historikoetara jota, ikusi daiteke 2021eko azaroan hasi zirela bereziki garestitzen: %2,6koa zen orduan janariaren inflazioa, baina 2022ko maiatzean %10en langa gainditu zuen (%10,2). Iazko martxoan jo zuen goia jakien KPIak Hego Euskal Herrian, %15,8ra iritsi baitzen, eta, ordutik, beheranzko joera izan du, nahiko motela izanik ere.

Gutxinaka behera egiten ari da, eta 2023ko abuztuan jaitsi zen berriz %10eko mugatik (%9,8). Azaroan, berriz, %8,9koa zen jakien KPIa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.