Lekeitioko arrantzale bat hil da Senegalen

Bermeoko Atunsa enpresan lan egiten zuen, eta 45 urte zituen.

Euskal Herriko atunontzi bat Afrikako mendebaldeko uretan arrantzan. BERRIA
Euskal Herriko atunontzi bat Afrikako mendebaldeko uretan arrantzan. BERRIA
jokin sagarzazu
2026ko maiatzaren 22a
16:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Lekeitioko arrantzale bat (A.A.C) hil da Senegalen, Dakar inguruko uretan. Bermeoko Atunsa enpresarentzat egiten zuen lan, eta 45 urte zituen, LABek jakinarazi duenez. Heriotza ez-traumatikoa izan da. Sindikatuak gogorarazi du enpresa horretan aurten beste langile bat hil dela modu horretan.

LABen zenbaketaren arabera, 2026an gutxienez 33 langile hil dira lanean Euskal Herrian, edo euskal enpresentzat jarduten ari zirela.

Sindikatuak azaldu duenez, heriotza ez-traumatikoen atzean lan kargak, erritmoak, estresa eta lan baldintza gogorrak daude. Gogor kritikatu du arrantza sektorearen egoera: lan hitzarmen «egokirik» ez dela, segurtasun neurriak «eskasak» direla, eta «etenik gabeko lanaldiak» dauzkatela salatu du, besteak beste.

Nabarmendu du arrantza sektore osoak behar duela lan baldintzak sakon aldatzea. «Duela 500 urteko araudiekin eta ohiturekin lanean aritzea ez da zilegi, eta lan baldintzak arautzeak eragina izango luke istripuen eta heriotzen tasan».

LABek nabarmendu gobernuak alturako arrantza bultzatzen ari direla, «askoz ere jasangarriagoa eta hurbilagoa» den baxurako arrantzaren kaltetan. Eta alturako arrantzan lan istripuak eragozteko kontrol mekanismoak ezartzea askoz ere zailagoa dela gogoratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA