Medikuarenera joatean izandako istripua lan istripua da, EAEko Auzitegi Nagusiaren arabera

Ebatzi du lanarekin lotura zuzena duen jarduera bat dela. Epaia ez da irmoa, eta litekeena da Espainiako Auzitegi Gorenak aztertzea.

Pertsona bat osasun zentro batera bidean. MAIALEN ANDRES / FOKU
Pertsona bat osasun zentro batera bidean. MAIALEN ANDRES / FOKU
jokin sagarzazu
2024ko martxoaren 6a
11:45
Entzun

Lan istripu gisa aitortu behar da lantegitik irten eta medikuarenera bidean izandako auto istripua. Hala ebatzi du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salak. Zehaztu duenez, lan eguna amaitu ondoren medikuarengana joateak ez du lan harremana eteten; are, uste du lanarekin lotura zuzena duen jarduera bat dela. «Ezin dugu jarduera pribatu gisa hartu, langilearen osasuna funtsezkoa baita bere lana garatu ahal izateko, eta horregatik ulertzen dugu in itinere istripu bat dela».

Auzitegiak aztertutako kasuan, emakume batek bere lan eguna amaitu ondoren auto istripua izan zuen ospitalera bidean zela. Mutualitateak ez zuen lan istriputzat hartu ezbeharrak eragindako aldi baterako ezintasuna, eta hala ebatzi zuen Bilboko Lan Arloko 2. Epaitegiak ere. Baina horren aurka jarritako helegitea aztertu eta babestu du Auzitegi Nagusiak, eta kaltetuari dagokion subsidioa ordaintzera zigortu du mutualitatea.

Hala ere, epaia ez da irmoa, eta helegitea jar daiteke Espainiako Auzitegi Goreneko Lan Arloko Salan. Gainera, EAEko Auzitegi Nagusiko hiru magistratuetako batek boto partikularra eman du; haren arabera, Gorenak aurretik kaleratutako epai batzuetan argi utzi zuen halako egoeretan izandako istripuak ezin direla lan istriputzat hartu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.