HILBERRIA. Joe Allen

Microsoften beste sortzailea

Iker Aranburu.
2018ko urriaren 17a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Microsoften izena Bill Gatesi lotuta agertuko da beti, baina hura ez zen izan etxeko ordenagailuen mundura iraultza ekarri zuen konpainiaren aita bakarra. Gatesen lehen uneko bazkide izan zen Joe Allen ere. Astelehenean hil zen, Seattlen (AEB), 65 urte zituela.

Hiri hartako eskola bateko konputagailu taldean elkartu ziren Gates eta Allen 1970eko hamarkadan, eta hor ohartu ziren etxeko ordenagailuen merkatu berriak kode propio bat beharko zuela. Software hori garatzeko sortu zuten Microsoft, 1975ean, eta erabateko arrakasta izan zuten. Urteekin, Gates oldarkorraren eta Allen lasaiagoaren arteko harremana garraztu egin zen, eta Allenek enpresa utzi zuen, 1983an. Baina akzioei eutsi zien, eta urte gutxiren buruan bazkide ohiak aberats egin zuen —aberatsenetan, munduko 21. a, Forbes-en arabera—. Portland Trail Blazzers saskibaloi taldea eta Seattle Seahawks futbol amerikarrekoa erosteko baliatu zuen dirua.

Gaiak
Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA