Lan istripuak

Muxikan 55 urteko gizon bat hil da traktorearekin lanean ari zela

Ezbeharra 15:15ean gertatu da, Ormaetxe auzoan. Larrialdi zerbitzuak heltzerako, zendua zen gizona.

Paulo Ostolaza.
2024ko urtarrilaren 14a
19:42
Entzun

Asteon lanean ari zirenĀ hiru lagun hil dira Euskal Herrian. Azkena, gaur, Muxikan (Bizkaia): traktorearekin beharrean zebilen 55 urteko gizonezko bat zendu da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 15:15ean gertatu da, Ormaetxe auzoan.

Istripua gertatu denean, bakarrik zegoen gizona, eta, larrialdi zerbitzuak heldu direnerako, hilda zegoen. Ertzaintzak ikerketa hasi du, zer gertatu den argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.